Namaste Budhavar 4. Programa

Gaurkoan Indiako instrumento nazionala ekarri dugu, Veena. Abesti honekin Indiako sokazko instrumento garratzitsuenak entzun ditugu, Veena, Sarod pasa den astean eta sitarra hasierako saioetan.

Balachander veena jotzailea inportantenetariko bat da, estilo berria ekarri eta veena eguneratu bait zuen, eta baita fusio piskatxo bat ekarri dugu Namaste Budhavarrera, Rajhesh Vaidhya-rekin.

Gaurkoan baita Santoor-a entzuteko aukera izango dugu Ravi Shankar-en konposizio batekin.


Namaste!

Publicado en Uncategorized | Etiquetado , , , , , , , , , | Deja un comentario

Namaste Budhavar 3. Programa

Gaurkarako Alla Rakha-rekin hasiko gara Pakhawaj And Tabla Solo interpretatzen eta Ali Akbar Khan-en Raga Basant Mookhari entzungo dugu, Sarod, tabla eta tanpura hirukotea.

   

Alla Rakhak jotzen duen soloa Pakhawaj eta Tablarekin egina, soinu grabe hori lortzeko Pakhawaj-aren azaletan koipe berezi bat zabaltzen.  Eta bukatzeko beste instrumento berri bat aurkeztuko dugu Namaste Budhavar-en Sarod-a hain zuzen ere. Tekaz egina, 25 sokekin eta traste gabeko intrumentoa. Gaur egun esagutzen dugun sarod-a Allaudin Khan-ek, Ali Akbar Khan-en aita,  diseinatu zuen 1934n.


Namaste!

Publicado en Uncategorized | Etiquetado , , , , , , , , , | Deja un comentario

Namaste Budhavar! 2. Programa

Gaurkoan Raga Jogiya, goizerako raga entzungo dugu. Abesti honetan Alla Rkha eta Ravi Shankarrek agurretan nabarmentzen den samintasunera hurbiltzen gaitu. Eta bukatzeko Dhun, haize leuna edo melodia esan nahi du, beraz igo mendira, erantzi arropa guztia ta sentitu nola haizeak laztantzen duen zure gorputz guztia.


Namaste!

Publicado en Uncategorized | Etiquetado , , , , , , , , | Deja un comentario

Namaste Budhavar! 1. Programa

Irratsaio honen ibilbidea hasteko New York-en 1971-an Ravi Shankarrek emandako kontzertu mitikoaren abestia entzungo dugu, The Concert For Bangladesh – Bangla Dhun. Abesti hontan Ravi Shankar sitarean, Alla Rakah tablan eta Kamala Chakravarty 16 minutuko motor gabeko hegaldia eskeintzen digute.


Namaste!

Publicado en Uncategorized | Etiquetado , , , , , , , , , , | Deja un comentario